info@cwf2024.eus
  • Galderarik?
  • EN
  • EU
  • ES
Creativity World Forum 2024Creativity World Forum 2024Creativity World Forum 2024Creativity World Forum 2024
  • CWF24ri buruz
  • Txostena
  • Egitaraua
    • CWF24 Arlo Tematikoak
      • AT1 – Gobernantza eta KSIak
      • AT2 – Berrikuntza KSIekin eta haien barruan
      • AT3 – KSIetako enpresa eta merkatuak
      • AT4 – Hezkuntza eta ikerketa KSIetan
    • DC Living Labs
    • Hizlariak
  • Non?
    • Euskadi ezagutu!
      • Bilbao
      • Donostia/ San Sebastián
      • Vitoria-Gasteiz
    • Ekitaldien egoitzak
    • Hotelak
    • Galderarik?
  • Zuzenean

CWF24ri buruz

    Home CWF24ri buruz

    CWF 2024ri buruz   /   Arlo Tematikoari buruz /   Sormenaren Mundu Foroari buruz

    2024ko apirilaren 15, 16 eta 17an, Euskadik Creativity World Forum (CWF24) hartuko du Bilbon, Gasteizen eta Donostian—hiru euskal hiriburuetan.

    Topaketa honetan, DC Network-en ekitaldi nagusian, mundu osoko berritzaileak gonbidatzen dira sormen, berrikuntza eta ekintzailetzari buruzko eztabaidetan parte hartzera.

    Honako hauek dira CWF24 foroaren helburu nagusiak

     

    KSIetako gobernantza- eta berrikuntza-alorreko joera berriak eguneratzea.

    Balio erantsia duten proiektuak partekatzean oinarritutako tokiko eta nazioarteko lankidetza-inguruneak sortzea.

    CWF24 foroak DC Network sarea bera dinamizatu nahi du nazioartean lankidetza-potentzial handiko proiektuen identifikazioa eta bultzada ahalbidetzen duen CWF eredu batean oinarrituta. Eredu-aldaketa hori lortzeko bitarteko gisa, funtsezkoa da DC Network sareko kultura- eta sormen-barruti guztien parte-hartzea.

    Egoitzak eta formatua

    map CWF 2024

    2024ko apirilaren 15ean, 16an eta 17an izango da CWF24 foroa Euskadiko Autonomia Erkidegoko 3 hiriburuetan. Lehenengo eta hirugarren egunean biltzarrean presentzialki zein birtualki egoteko aukera izango da, eta bigarren egunean presentzialki soilik.

    Bilbok hartuko ditu ekitaldiaren lehenengo eta hirugarren egunak. Hilaren 15eko ekitaldia ongietorriarekin eta inaugurazio ofizialarekin hasiko da, eta horren ondoren CWF24 foroa osatzen duten 4 AT arlo tematikoen eta DC Living Lab-en aurkezpenak izango ditugu, aurkezpen horiek guztiak inspirazio-iturri eta harremanetan jartzeko saio gisa baliagarriak izango direlarik. Arratsaldean, hirian bisitatu ahal izango dituzten KSIen hainbat ibilbideren artean hautatzeko aukera izango dute bertaratuek.

    Hilaren 16an, ATaren arabera banatuko da programa, eta leku batean baino gehiagotan gauzatuko da (Donostia, Gasteiz eta Bilbao). Egoitza bakoitzean, taldetan lan egitea eta sinergiak sortzea da ideia, batez ere erronken eta nabarmendutako proiektuen artean. Hiri horietako KSIarekin lotutako gune nagusiak bisitatzeko aukera izango dute halaber parte-hartzaileek.

    Hilaren 17an, baterako azken saioa izango da Bilbon AT bakoitzaren emaitza nagusiak aurkezteko. Berriro ere, harremanetan jartzeko bilkuretan parte hartzera animatuko ditugu parte-hartzaileak.  Helburua lankidetzarako aukerak eta ideieking etxera itzultzea da, KSIak modu berritzaile eta jasangarrian indartzen jarraitzeko.

    Arlo tematikoak

    Testuinguru horretan, lau lantalde sortu dira (lau ATtan egituratutakoak) CWF24 foroko helburuak lortzeko. Gobernantza eta KSIak ditu ardatz 1.ATak; berrikuntza KSIekin eta haien barruan 2.ATak; enpresa eta merkatuetan 3.ATak, eta KSIetako hezkuntzan eta ikerketan 4.ATak.

    Euskadiko erreferentziazko erakunde batek koordinatzen du AT bakoitza, betiere esperientzia handiko bere alor espezifikoan eta lankidetza-ingurunetan lan egitera ohitutakoa Foroaren bigarren egunean, lan-programa espezifiko bat eta hiru euskal hiriburu horietako hainbat lekutan garatuko diren jarduerak izango ditu AT bakoitzak.

    Arlo Tematikoak

    +

    About the Creativity World  Forum

    2004an sortua, mundu osoko eskualdeak batzen ditu Sormen Barrutien Sareak (DC Network) diziplina arteko sormena bultzatuko duten praktikak partekatzeko eta garatzeko, baita berrikuntza sustatuko dutenak bultzatzeko ere, mundu-mailako erronkei aurreegiten laguntzeko etorkizun hobe bat izateko. 

    Bi urtean behin, DC Network sareko eskualdeetako batek Sormenaren Mundu Foroa (aurrerantzean, CWF24) antolatzen du. DC Network sarearen konferentzia eta topaketa enblematiko bat da, pertsona ugari biltzen eta inspiratzen dituena, hala nola gobernu-agintariak, enpresaburuak, sortzaileak edo arduradun politikoak, sormenari, berrikuntzari eta enpresa-espirituari buruz eztabaidatzeko. Diziplina anitzeko lankidetza du ardatz, barruti antolatzaileak gaia, ikuspegia eta planteamendua aukeratzeko pribilejioa badu ere. Gainera, CWF foroaren testuinguruan DCLiving Lab programa ere antolatzen da. DC Network-eko ikasleen nazioarteko truke-programa bat da, Barruti guztietako ikasleei KSI Kultura eta Sormen Industrien erronkei ekiteko nazioarteko lantalde batean lan egiteko aukera eskaintzen diena.

    Aurreko edizioak

    2022: Baden-Württemberg.
    2019: Brabant, Herbehereak
    2018: Flandria, Belgika
    2017: Aarhus, Danimarka
    2016: Bangalore, India
    2015: Oklahoma, AEB
    2013: Tampere, Finlandia
    2012: Rio de Janeiro, Brasil

    2011: Flandria, Belgika
    2010: Oklahoma, AEB
    2009: Baden-Württemberg, Alemania
    2008: Flandria, Belgika
    2007: Qingdao, Txina
    2006: Flandria, Belgika
    2005: Maryland, AEB
    2004: Flandria, Belgika

    INFORMAZIO GEHIAGO

    Antolatzaileak

    Department of Culture and Language Policy. Basque Government
    Districts of Creativity (DC) Network

    Kolaboratzaileak

    Basque District of Culture and Creativity

    Koordinatzailea

    3walks
    • Pribatutasun Politika
    • Cookieen Politika
    Copyright 2024 CWF24 | Eskubide guztiak erreserbatuta
    • CWF24ri buruz
    • Txostena
    • Egitaraua
      • CWF 2024 Arlo Tematikoak
        • AT1 – Gobernantza eta KSIak
        • AT2 – Berrikuntza KSIekin eta haien barruan
        • AT3 – KSIetako enpresa eta merkatuak
        • AT4 – Hezkuntza eta ikerketa KSIetan
      • DC Living Labs
      • Hizlariak
    • Galderarik?
    • Non?
      • Euskadi ezagutu!
        • Bilbao
        • Donostia-San Sebastián
        • Vitoria-Gasteiz
      • Ekitaldien egoitzak
      • Hotelak
    • EU
      • EN
      • EU
      • ES
    • Zuzeneko emankizuna
    Creativity World Forum 2024
    Cookieen Baimena Kudeatu
    Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa biltegiratzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia hauetara baimena emateak gure webgunean nabigazio jokabidea edo identifikazio bakarrak prozesatzea ahalbidetuko digu. Baimenik ez emateak edo baimena kentzeak ezaugarri eta funtzio batzuetan eragin negatiboa izan dezake.
    Funtzional Always active
    Biltegiratze edo sarbide teknikoa zorrozki beharrezkoa da zerbitzu zehatz bat erabiltzeko, harpidedunak edo erabiltzaileak esplizituki eskatuta, edo komunikazio elektronikoen sare baten bidez komunikazio bat egiteko helburu bakarrerako.
    Hobespenak
    Biltegiratze edo sarbide teknikoa beharrezkoa da harpidedunak edo erabiltzaileak eskatu gabeko hobespenak gordetzeko helburu legitimoarentzat.
    Estatistikak
    Biltegiratze edo sarbide teknikoa, esklusiboki estatistika helburuetarako erabiltzen dena. Biltegiratze edo sarbide teknikoa, esklusiboki estatistika anonimoen helburuetarako erabiltzen dena. Agindu judizialik gabe, zure Interneteko zerbitzu hornitzailearen borondatezko betetzea edo hirugarren baten erregistro osagarriak gabe, helburu honetarako bakarrik gordetako edo berreskuratutako informazioa ezin daiteke zure identifikazioa erabiltzeko.
    Marketina
    Biltegiratze edo sarbide teknikoa beharrezkoa da erabiltzailearen profilak sortzeko publizitatea bidaltzeko, edo erabiltzailea webgune batean edo hainbat webguneetan zehar jarraitzeko marketin helburu antzekoetarako.
    Manage options Manage services Manage {vendor_count} vendors Read more about these purposes
    Hobespenak Ikusi
    {title} {title} {title}